Zer da hau?

Barnerauta gauden garai hauetan, jakitun gea legazpiar batzuk beraien sormen lanak egiten  ari direla, eta earra da sentitzea egoera berezi honetan herria bizirik dagoela. Beraz guzti hori partekatzeko eta sortutakoari bidea emateko izango litzateke hurrengo proposamena:

Web orri bat osatu dugu sortu diren eta daitezken sormen lan hoiek jasotzeko eta aldi berean ikusi nahi dituen edonorentzako ikus-entzungarri jartzeko. Kantu bat, dantza bat, musika pieza bat, testu baten irakurketa, bertso sorta bat, sukaldatzeko errezeta bat, yoga klase labur bat, eta abar… Zerbait bapatean ere egin daitekela bururatu zaigu. Irizpide finkorik gabe baina laburbilduz, horrelako ekintzeei bide egitea da asmoa.

Jarri diogun izena ” Legazpin, sortzeCOBIDea” da, eta sortu ditugun bi lotura hauek erabiliko ditugu sortutakoak jaso eta web orrian jartzeko.

1.ekarpenak jasotzeko email kontua legazpinsortzecovidea@gmail.com  da. Bideoak wetransfer bidez bidali behar dira.

2. Web orrirako sarbidea www.legazpinsortzecovidea.eus da.

3. Oharrak jaso ahal izateko telegrameko lotura https://t.me/legazpinsortzecovidea

Animatu eta bidali zuen ekarpenak. Bitartean ondo izan.  

“sortzeCOVIDea”